Iparraldeko Autobian (A-1), Altsasuko Ulaiar dermioaren parean, istripua izan zen. Altsasuko noranzkoan zihoan auto bat bidetik atera zen eta autobiako erdibitzailean gelditu zen 15:46an. Ezbeharraren ondorioz bi pertsona zauritu ziren, horietako bat larri. Azken hori bularraldeko kontusioa zuen 72 urteko emakume bat da. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, talde medikoaren laguntzarekin. Pronostiko erreserbatua du. Haren laguntzaileak, 71 urteko gizonezkoak, kolpe arinak izan zituen.
Operatiboan Altsasuko suhiltzaileek, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia batek, mediku talde batek eta foru agenteek hartu zuten parte. Foruzaingoaren esku gelditu zen istripuaren ikerketa. Istripuaren ondorioz, ordubetez baino gehiagoz itxi behar izan zuen autobiaren ezkerreko erreia, iparralderako noranzkoan.