Futbola

Lehen infantiletako tituluaren play-offetako finalean, Altsasu erori

Guaixe 2026ko ekainaren 10a

Altsasuk denboraldi itzela egin du.

Altsasuk Tuterako Lourdesekin berdindu zuen, baina penaltietan galdu

Lehen infantil mailan Altsasuk denboraldi bikaina egin du. Lehen infantiletako seigarren multzoko lider izan da (50 puntu), jokatutako 18 jardunaldietatik 16 irabaziz eta 2 berdinduz. Horrela, lehen infantiletako titulua lortzeko play-offak jokatu zituen Altsasuk, eta finalerdietan Mendavies taldea mendean hartu eta gero, joanekoan bina berdinduta eta itzulikoan 6-3 gailenduta, ekainaren 6an Altsasuk play-offetako final handia jokatu zuen Tuterako Lourdes taldearen kontra, Subizan. 

Finala oso estua eta lehiatua izan zen. Partida hasi eta berehala, lehen minutuan, Walid Kadrik Lourdes aurreratu zuen. Altsasuk ez zuen etsi eta Alex Andreik Soceak atsedenaldia baino lehen berdindu zuen. Bigarren zatian dena eman zuten bi taldeek, baina partida banakako berdinketarekin despeditu zen. Azkenean, penaltiek erabaki zuten eta banakako jaurtiketetan Tuterakoak iaioago aritu ziren, 4-3 gailendu baitziren, eta lehen infantiletako txapeldunen titulua lortu. 

Altsasuk ezin izan zion denboraldi bikainari ginga jarri, baina egindakoarekin oso harro egon daitezke.