Futbola

Altsasu Kirol Elkartea, neska futbolarien bila

Guaixe 2026ko ekainaren 10a

Futbolean aritu nahi duten neskek jubenil-kadete, kadete, infantil eta kimuen taldeetan izena emateko aukera dute

Altsasu Kirol Elkartea 2026/2027 denboraldiari begira jarri da. Altsasu futbol taldeetara batzeko dei berezia egin die neskei, dituen nesken lau taldeetan lekua dutela gogoraraziz: jubenil-kadeteak (2008-2012), kadeteak (2011-2013), infantilak (2013-2015) eta kimuen futbol 7 (2015-2017). “Etorri gure taldera!” animatu die, neskei, Altsasu Kirol Elkarteak. 

Interesatuei klubarekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte, edo Instagram edo sare sozialetatik mezu pribatuak idaztera. Futbolean aritu nahi duten neskek jubenil-kadete, kadete, infantil eta kimuen taldeetan izena emateko aukera dute

Altsasu Kirol Elkartea 2026/2027 denboraldiari begira jarri da. Altsasu futbol taldeetara batzeko dei berezia egin die neskei, dituen nesken lau taldeetan lekua dutela gogoraraziz: jubenil-kadeteak (2008-2012), kadeteak (2011-2013), infantilak (2013-2015) eta kimuen futbol 7 (2015-2017). “Etorri gure taldera!” animatu die, neskei, Altsasu Kirol Elkarteak. 

Interesatuei klubarekin harremanetan jartzera gonbidatu dituzte, edo Instagram edo sare sozialetatik mezu pribatuak idaztera.