'The Greatest Showdance' dantza ikuskizun handia

Guaixe 2026ko ekainaren 11

IG Dantza Eskolako Beasaingo ikuskizuna. UTZITAKOA

Ekainaren 14an, igandea, Lakuntzako kultur etxean eta ekainaren 20an eta 21ean, larunbata eta igandea, Altsasuko Iortia kultur gunean, Irantzu Gonzalez Dantza Eskolaren ikasturte amaierako ikuskizunak izanen dira. 

The Greatest Showman filmean oinarritu dira Irantzu Gonzalez Dantza Eskolako irakasleak ikasturte amaierako ikuskizuna egiteko. Gonzalezen "betiko" amets bat izan da film musikala oholtzara eramatea, eta The Greatest Showdance izenburua jarri diote dantza emanaldiei. Lakuntzako kultur etxean izanen da lehenengoa, ekainaren 14an, igandea, Lakuntzako dantza eskolaren ikasleekin. Bi saio izanen dira: 11:00etan eta 13:00etan. Altsasuko ikasle taldeena ekainaren 20an eta 21ean, larunbata eta igandea, 11:00etan eta 13:00etan izanen dira, Iortia kultur gunean, eta sarrerak 5 eurotan eros daitezke kultur gunearen webgunean edo txarteldegian. Dantza eskolaren hamargarren urteurrena ospatzen ari da aurten, eta ikuskizun handia ospakizunen artean sartzen da.