IPES fundazioak eta GOLEM zinemek duela 40 urte Zinema eta Emakumeen nazioarteko erakusketa antolatzen dute. Iruñeko Golem Baiona Zinemetan izanen da mustutzea eta Altsasuko Iortia kultur gunean zuzenean jarraitzeko aukera izanen da ekainaren 12an, ostirala, 19:00etan. Saioan Nomad Shadow fikziozko filma proiektatuko da, Eimi Imanishik zuzendua. Filmeko protagonista Nadhira Mohamed saharar aktorea eta giza eskubideen aldeko eta migrazio errealitateak ikusarazteko konpromisoa duen ekintzailea emanaldia izanen da, eta berarekin solasaldia egiteko aukera izanen da. Filmak gazte inkonformista baten istorioa kontatzen du; espainiar estatuan hamar urtez bizitzen egon ondoren, Mendebaldeko Saharara deportatuko dute. Familiaren arau zorrotzetara egokitu ezinik, ihes egin nahio du eta hatxix trafikatzaileen sare batekin bato eginen du. Zuzendariaren debuta da eta Toronotoko Zinemaldian izan zuen munduko estreinaldia.