Memoria gordetzeko hiru tupustarri jarriko dituzte

Guaixe 2026ko ekainaren 12a

Foru plazaren ikuspegia XX. mendeko 30eko hamarkadan. ALTSASU MEMORIA

Ekainaren 13an, larunbata, Altsasuko Udalean ardura izan eta 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildako hiru gizonezko oroitzeko jarriko dira, udaletxearen ondoan. 

Omenaldi txiki bat eginen du 1936an Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak (36NAFSE), Altsasuko Udalaren laguntzaz. Elkarteak tupustarrien proiektuaren bidez 1936ko estatu kolpearen ondoren eraildakoen memoria mantentzeko plaka txikiak jartzen ditu espaloietan. Oroimeneko plaka horiek Altsasuko udaletxearen ondoan jarriko dituzte, ekainaren 13an, larunbata, 13:00etan. 


Oroituko dituztenak. ALTSASU MEMORIA

Antonino Goikoetxea Otegi 
Izquierda Republicanako kidea zen, 1931ko apirilaren 12ko hauteskundeen ondoren alkate izan zena. Aurretik zinegotzia ere izan zen. Lezaungo errepidean fusilatu zuten 1937ko martxoaren 18an.


Isidro Zornoza de Jorge, eskuinean eserita, familiarekin. ALTSASU MEMORIA

Isidro Zornoza de Jorge 
Altsasuko zinegotzi hautatu zuten 1931ko apirilaren 16an. Era berean, UGTko tokiko idazkaria eta PSOEko militante aktiboa izan zen. 1934ko lastaileko grebako manifestazioetan atxilotu zuten. Larrinagako kartzelan sartu eta 1938ko urtarrilaren 9an exekutatu zuten.


ALTSASU MEMORIA

Martin Somocurcio Albistur 
1933ko maiatzaren 10ean aukeratutako zinegotzia, 1936ko garileko kolpe militarrean kargutik kendu zuten. Duesoko penalean egon zen eta 1937ko azaroaren 17an Santanderren fusilatu zuten.

Esanak 

36NAFSEko kideek adierazi dutenez, "Altsasu 1936ko estatu kolpeak eta, ondorioz, Nafarroan frankismoak eragindako errepresioak gehien zigortutako herrietako bat izan zen. Jose Millan Astray jeneral legionarioak  herria aipatzeko "Baldón de Navarra" mezpretxuzko terminoa erabili zuen, gerra aurretik Altsasuk industria, langile eta ezkertiar izaera". Gogorarazi dutenez, Altsasu "trenbide gune garrantzitsua izan zen, eta jendea eta ideiak joan-etorrian ibiltzea ahalbidetu zuen. XX. mendearen hasieratik, galdaketa eta zementu enpresa garrantzitsuak izan zituen inguruan".

Elkartekideek azaldu dutenez, herriaren "langile eta ezkertiar kontzientzia horren ondorioz, Altsasun II. Errepublika gogo biziz aldarrikatu zen, eta hautetsiak aukeratu ziren, hauteskundeetako garaipen erosoen ondoren. Hautatutakoen artean zeuden omendutako hirurak, 1936ko garilaren 18ko kolpearen ondoren erail zituztenak". 36NAFSeko kideek azaldu dutenez, altsasuarren "28 hilketa dokumentatu dira, Urbasako leizeetara botatako hainbat bizilagunekin. Guztira, 110 pertsona hil ziren hainbat errepresio testuingurutan".