Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak 2024-2025 ikasturteari dagozkion Lanbide Heziketako sari bereziak jakinarazi ditu. Sari horien bidez ikasketa ibilbide bikainagatik merezi duten ikasleei aitortza egin nahi diete. Aitortza horrek diploma baten forma izanen du eta haietako bat jasoko du Sakanako Lanbide HEziketa Institutuan ikasketak egin zituen Ruben Blanco Gilek. Berak erdi mailako soldadura eta galdaragintza zikloa ikasi zuen.