Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, Altsasuko Udalak jakinarazi du 2026ko lehen seihilekoko hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa eta landa-lurreko ondasunen gaineko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea garilaren 26an bukatuko dela. Udalaren ordainagiriak helbideratutako dituztenei zenbatekoa kontu korrontean garagarrilaren 19an kargatuko diete kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.
Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.