Azokako postuengatik ordaintzeko epea

Guaixe 2026ko ekainaren 22a

Jendea azokan. ARTXIBOA

Aurtengo zerga pagatu beharko dute. 

Altsasuko Udalak aditzera ematen du azokan postua jartzeagatik ordaindu beharreko zerga pagatzeko epea garilaren 5ean despedituko dela. Helbideratutako ordainagiriei zegokien zenbatekoa garagarrilaren 10ean kargatu zituen zegokien kontuetan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.