Sakanako Mank-ek literatura sariak banatu ditu

Guaixe 2026ko ekainaren 24a

2026ko Maria Markotegi eta Nanoipuin lehiaketen irabazleak.

Maria Markotegi eta Nanoipuin literatura lehiaketen sariak banatu zituzten ekainaren 12an, Iortian

Ainize Ibargutxi Sakanako Mankomunitateko Euskara Batzordeko presidenteak esan zuenez, Mankomunitateko ordezkariendako egun "ederrenetako" bat izan zen ekainaren 12a: Maria Markotegi eta Nanoipuin literatura lehiaketen sari banaketa ospatu zuten Iortia kultur gunean. "Ez bakarrik sormen lanak saritzen ditugulako, parte hartzea izugarria izan delako ere bai". Hizkuntza bat kulturarik gabe ez dela normalizatuko gaineratu zuen Ibargutxik, "eta kultura ezin da normalizatu hizkuntza ez badago normalizatuta". Hortaz, kultur sistema eta ekosistema "gero eta osasuntsuagoak" izan daitezen lanean jarraituko direla gaineratu zuen: "Guretako sormena zein esperientzia ezinbestekoak dira euskara eta euskal kultura transmititzeko". 

812 lan aurkeztu dira aurten Mari Markotegi sarietara. Lehiaketak lau sail ditu: booktubea, narrazioa, poesia eta komikia, eta lau maila ditu Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBHko 1. eta 2. mailak eta DBHko 3. eta 4. mailak. Salbuespena booktubeak DBH 1eko gorako gazteek parte hartu ahal izaten dute bakarrik, gutxieneko adina behar delako Youtuben agertzeko. Sariak mailaren araberakoak dira: ibarreko liburu dendetan erabiltzeko 60 eurotik 120 eurora bitarteko txartelak. 

Guztira, 812 lan aurkeztu dira, 457 narrazio sailean, 109 poesia, 43 booktube eta 203 komiki sailean, eta 27 lan izan dira sarituak. Mankomunitateko Euskara zerbitzuak 2.500 euro banatu ditu, eta parte hartzaile guztiek oparitxoa jaso dute. Sakanako ikastetxeetako ikasleek parte hartu dute sariketan, eta epaimahaia Toñi Lopez, Izaskun Etxeberria, Joxemari Morcillo, Olatz Aldasoro, Katrin Ginea eta Aitor Karasatorre izan da. Maria Markotegi lehiaketak ikasleen artean euskarazko sorkuntza sustatzea da. 

Nanoipuinak
Sakanako Mankomunitateak ere Nanoipuin lehiaketa antolatzen du eta ekainaren 12an sariak banatu zituen.  Hiru maila ditu: lehen maila A1 eta A2 mailetako ikasleak, bigarren maila B1 mailako ikasleak eta hirugarren maila B2 eta C1 mailetako ikasleendako da. Mintzakide programako parte hartzaileek euskararen ezagutzaren pareko mailan parte hartzen dute. Guztira 46 lan aurkeztu dituzte AEKko Itsasi euskaltegiko ikasleek: 22 lehenengo maila, sei bigarren mailan eta hemezortzi hirugarren mailan. Monika Etxeberria eta Garbiñe Petriati izan dira epaimahaikideak.

Ibargutxik egile guztiak zoriondu eta "euskalduntzeko bidean ez etsitzeko" deia luzatu zien. 

2026ko Maria Markotegiko irabazleak

Booktubeak

DBHko 1. eta 2. mailak 
Nerea Loiolaren AHT
Irati Landa Gonzalez eta Eider Beramendi Martinez de Albeniz
Altsasu - Iñigo Aritza ikastola

DBHko 1. eta 2. mailak
Idoia Garzesen Dei galdu bat
Liher Lopez de Goikoetxea Morcillo
Olazti - Iñigo Aritza ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak 
George Orwellen Abereen etxaldea
Alaine Mendia Asensio
Altsasu - Iñigo Aritza ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak
Esti Vivancoren Egun gorriak
Eneritz Fresneda Artza eta Maider Mazkiaran Garcia
Altsasu - Iñigo Aritza ikastola

Narrazioak

LHko 3. eta 4. mailak
Gaueko arima
Laia Casanovas Alegre
Irurtzun - Atakondoa IP

LHko 3. eta 4. mailak
Eiffel dorrea
Aiur Lakuntza Iriarte
Etxarri Aranatz - Andra Mari ikastola

LHko 5. eta 6. mailak
Zergatik?
Ane Unamuno San Miguel
Altsasu - Zelandi IP

LHko 5. eta 6. mailak
Bidaia ikaragarria
Leia Martinez Reparaz
Altsasu - Iñigo Aritza ikastola

DBHko 1. eta 2. mailak
Bizitza perfektua
Intza San Roman Irigoien
Altsasu - Altsasu BHI

DBHko 3. eta 4. mailak
Ur gaineko gezurrak
Ane Beltza Zabaleta
Etxarri A. - Andra Mari ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak
Nor dago?
Maia Hannigan Goñi
Arbizu - Andra Mari ikastola

Komikiak

LHko 3. eta 4. mailak
Esploratzailea izan nahi zuen pinpilinpausa
Irati Fernandez Sergio 
Altsasu - Zelandi IP / Koldo Arnantz arte eskola

LHko 3. eta 4. mailak
Etxean Oihana
Nora Esnaola Mendieta
Uharte Arakil - San Migel IP

LHko 5. eta 6. mailak
Maitasun gogor bat
Ander Blanco Lumbreras
Altsasu - Zelandi IP

LHko 5. eta 6. mailak
Lurreko izarrak
Nahia Macia Goikoetxea
Etxarri Aranatz - Andra Mari ikastola

DBHko 1. eta 2. mailak
Musika ametsetan
Amelie Alonso Nuñez
Iturmendi - Andra Mari ikastola

DBHko 1. eta 2. mailak
Barnetik
Saioa Hannigan Goñi
Arbizu - Andra Mari ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak
Jakin bagenu…
Uxuri Mendiburu Zabaleta
Etxarri A. - Andra Mari ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak
Benanzioren abentura
Ondatz Reparaz Anabitarte
Arbizu - Andra Mari ikastola

Poesia

LHko 3. eta 4. mailak
Amets gaiztoak
Nora Balda Ijurko
Uharte Arakil - Arbizuko Herri Eskola

LHko 3. eta 4. mailak
Mitoak
Maialen Leitza Errazkin
Arbizu - Andra Mari ikastola

LHko 5. eta 6. mailak
Ze gustuko dudan…
Nahiane Agirre Martin
Altsasu- Iñigo Aritza ikastola

LHko 5. eta 6. mailak
Udaberria
Alex Silva Moreta
Arbizu - San Donato IP

DBHko 1. eta 2. mailak
Oihu
Irati Landa Gonzalez
Altsasu - Iñigo Aritza ikastola

DBHko 1. eta 2. mailak
Limoiondo
Olaia Leitza Errazkin
Arbizu - Andra Mari ikastola

DBHko 3. eta 4. mailak
Mundua argitu
Aiara Igoa Unzilla
Etxarri Aranatz - Andra Mari ikastola

DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleena
Etxeko izarra
Maddi Berastegi Jaka
Arbizu - Andra Mari ikastola

2026ko Nanoipuinen irabazleak

1. maila (A1 eta A2) 
Iturri zaharra
Celso Ferreiro Gonzalez
Iturmendi

2. maila (B1)
Tantatxo
Cristina Oset Mateo
Izurdiaga (Arakil)

3. maila (B2 eta C1)
Promesa
Ariane Paniagua Prieto
Etxarri Aranatz

3. maila (B2 eta C1)
Therian
Reme Ulaiar Uitzi
Etxarri Aranatz