Areto futbola

Zazpi talde lehiatuko dira Altsasuko Emakumeen Areto Futboleko 12 orduetan

Guaixe 2026ko ekainaren 19a

Xotakoen partida. ARTXIBOA

Altsasu Kirol Elkarteak antolatutako txapelketa ekainaren 20an jokatuko da, Zelandin.

Altsasu Kirol Elkarteak Emakumeen Areto Futboleko 12 orduak torneoa antolatu du ekainaren 20rako Zelandin. Zazpi taldek eman dute izena: Crudo Golderia, Mimica Caipirinha, Txinorri, Sinfu, Mendialdea, Salburua eta Agurain. 

Goizean hasiko dira 12 orduak. 9:30ean jarriko da martxan lehen fasea, eta bertan talde guztiek elkarren kontra jokatuko dute, 17:50ak arte. Partidak 20 minutukoak izango dira, atsedenik gabe, eta partida eta partida artean 5 minutuko atsedena egingo da. Lehen lau taldeak 18:15ean hasiko diren finalerdietarako sailkatuko dira, eta 19:20ean final handiaren txanda izango da. Sari ematea 20:00ak alderako iragarri dute. 

Txapeldunak 450 euro eta trofeoa lortuko ditu, bigarrenak 130 euro eta trofeoa eta, horretaz gain, jokalari eta atezain onenendako saria izango da.