Euskaltel Euskadi taldeak emaitza politak lortu ditu egunotan. Ekainaren 18tik 20ra Route d´Occitanie lasterketan parte hartu zuen, hiru etapako proban. Mikel Bizkarra, Nicolas Alustiza, Txomin Juaristi, Jordi Lopez, Iker Mintegi, Jokin Murgialdai eta Danny van der Tuuk txirrindulariek hartu zuten parte, eta ezin hobe ibili ziren, Route d´Occitanie-ko talderik onenaren saria ekarri baitute Euskal Herrira.
Davide Piganzolik (Visma) irabazi zuen Route d´Occitanie (13:10:02), Ibon Ruizi (Kern Pharma) 1:51 eta Ion Izagirreri (Cofidis) 1:52 aterata. Euskaltel-Euskadiko Jokin Murgialdai bederatzigarren sailkatu zen, 2:20ra, eta Iker Mintegi altsasuarra hamabosgarren, 3:13ra, primerako lana eginda. Gainontzeko taldekideek egindako lana batuta, talderik onenaren saria lortu zuten.