Indar Gorri Osasunak Futbol 7 txapelketa antolatu zuen ekainaren 20an Dantzalekun. Beroa sekulakoa zen, zaplasteko galanta, baina hala ere hainbat talde animatu ziren zale gorritxoen aldeko txapelketara. Txapeldunek janari eta edari saskia eta txerrikumea jasoko dituzte opari, eta txapeldunordeek janari eta edari saskia.