San Joan plazan dantzaldia eta jolasak izan ziren. Ermitan meza. Baina hura despeditu ondoren ermitaren parean ez zen surik piztu, sute arriskuagatik. Txistularien doinura dantza egin zuten hainbatek. Eta Altsasun barna kuadrillak elkartu eta afaria prestatu zuten, eta egindako suen gainean salto egin zuten.