Duela ia hamar urte hasi zen ONCEn.
1. Nafarroako ONCEko saltzaile onenaren saria. Nola hartu zenuen?
Pentsa. Ilusio handiarekin. Sinistu ezinik. Nola izan behar niretako? Nola izan behar naiz ni gehien saltzen duena? Jende asko dago! Madrilen egon ginenean azaldu ziguten ez dela bakarrik saldu dugunagatik, zerikusia du, baina nola egiten dugun lan eta nola eramaten dugun jardunaldia ere zerikusi handia dauka. Santa Luzia egunean, abenduaren 13an, esan zidaten. Huarteko Carlos III hotelera bazkaltzera gonbidatu ninduten, eta bertan esan zidante.
2. Eta sekretua orain arte gorde zenuen?
Ez nuenez sinisten... Egunera itxoin nahi nuen benetakoa zela ikusteko.
3. Madrilen sari banaketa gala batean egon zinen. Nolakoa izan zen egun hori?
Ekainaren 5ean izan zen. Amarekin joan nintzen eta Madrilera 15:00ak aldera iritsi ginen. Taxista bat gure esperoan zegoen eta hotelera eraman ginuen. Arratsaldeko lauak ziren eta bazkaldu gabe geunden, eta pentsatu genuen zerbait jatera joango ginela eta gero topaketara joango ginela. Ez, ez: bazkaria eman ziguten! Azkar batean gelara joan, jantzi, eta gala-afariaren aurretik antolatu zuten jai batera joan ginen. Jatekoa eta edatekoa ez zen falta egun horretan.
4. Noiztik zaude ONCEn?
2017an hasi nintzen, Orkoienen, bi urtez egon nintzen, baina faszitis eta lunbagia arazoak izan nituen, eta ONCEtik esan zidaten lasai egoteko, ongi osatzeko, eta prest nengonean berriz kontratatuko nindutela. Orduan, 2021. urtean berriz hartu ninduten eta hasiera batean egon beha rnintzen hemen lanean eta bi egun Leitzan, baina Leitzan zegoen emakumea,Irurtzungoa zela, baja hartu zuen eta joan nintzen berez ordezkoa egiten, eta azkenean jubilatu zen eta gelditu nintzen ni. ONCEn sartzen zarenean saltzaile izateko hautatzen zaituzte. Ikastaro teorikoak eta praktikoak egiten ditugu: zein produktu dauden, nola eraman kontuan... Gainera, ez gaude bakarrik. Duela gutxi 2026ko sailtzaileen ikastaro bat egin nuen. Etengabe berritzen ari gara.
5. Nola da Leitzan saltzea?
Altsasurekin alderatuta kanpoko jendea asko egoten da. Ocho apellidos vascos filma egin zutenez, jende asko dator. Errepide nagusia ere Europako sarearen parte da, eta mugimendu handia egoten da. Kioskoa Kale Nagusian bertan dago, eta herriko bakarra da.
6. Zein da saltzaile onena izateko sekretua?
Ez dakit. Nire lana gustatzen zait. Hori da esan dezakedana. Bezeroengana iristeko gauza berriak asmatzen joaten naiz. Adibidez, kioskoa kristalezkoa da, eta adineko jendea makilarekin etortzen zen eta ezin zuen utzi erortzen zelako, orduan uzteko modu bat asmatu nuen. Gauza txikiak dira, baina beraiengatik ez balitz...
7. Sariren bat banatu duzu?
Eman dudan saririk handiena 3.000 euro izan dira, 50 zentimoko raska batekin. Leitza oporretan zegoen Lleidako familia bat zen. Aita eta sema etorri ziren kioskora, duela hiru urte inguru, eta raska bat nahi zuten. Semeak nahi omen zuen erosi, eta esan nion 50 zentimoko horietako bat hartzeko. Gogoratzen naiz etorri zela esanez: hau ez da horren erraza izango, ezta? Karrakatu eta 3.000 euro irabazi? Eta esan nion: itxoin pixka bat hanakak dardarka ditudala... Eta, bai, 3.000 euro irabazi zituen. Semeak opari on bat merezi zuela esan nion.
8. Zer da gehien saltzen dena?
Nik uste rasakak saltzen direla gehiago. Bat-batean saria duzun jakin dezakezu, eta saria aldatzeko erraza da. Oso ongi saltzen dira. Larunbat eta igandekoak ere oso ongi saltzen dira. Garai batean ostiralekoak ere, oraindik saltzen dira, baina ez hainbeste. Denek saria dute. Zenbaki egokia aukeratu behar da. Kutxa gotor bat bezalakoa da; konbinazioa asmatu behar da. Sari handi bat ematen dudanean nik badakit ez dudala irabaziko, baina ilusio handia emango dit. Nafarroako delegazioko idazkariak galdetu zidan ea zein izango litzateke ilusioa egiteko eman behar dudan saririk handiena, eta esan nion ez duela zertan sari handi bat izan behar. Saltzaile batek 200 euroko sari bat ematen duenean ere ilusio handia ematen du. Noski, geroz eta handiagoa, orduan eta ilusio gehiago. Baina ilusioa edozein sarik ematen du.
9. Leitzan zaude, baina Altsasura etortzea pentsatu duzu?
Altsasun astelehen arratsaldetan hiru ordu egoten naiz Zumalakarregi plazan. Leitzako kioskoa egunero dago zabalik; ostiraletik asteartera ni egoten naiz, eta asteazken eta ostegunetan Altsasuko Marian Vinagre joaten da nire ordezkoa egitera. Momentuz, oso gustura nago Leitzan, baina denok ditugu gaitzak, eta geroz eta urte gehiago bete orduan eta gehiago izaten ditugu. Gauzak zailtzen direnean ONCEkoak laguntzea espero dut. Oso jatorrak dira.
10. Orain gehiago saltzen duzu?
Aurreko larunbatea, 8:30ean, gizon bat zegoen txirrindularekin eta lokatzez beteta. Iruñetik etorri zen! Niri erostera etorri zen. Oso jatorra.
11. Aurten sari handia ematea tokatzen zaizu.
Leitzakoek hori esaten didate: sari lodi-lodiak noiz datoz! Normalean, sari handi bat eman eta orduan egiten dizute elkarrizketa. Niri lehenengo elkarrizketak egin dizkidate, beraz, orain sari lodia ematea dator!