Astekaria

Mendialdea, Altsasuko nesken futsal torneoko garailea

Maider Betelu Ganboa

Mendialdea, Altsasuko 12 Orduetako txapelduna. ALTSASU K.E.

Zazpi talderen artean Berriozarkoa gailendu zen Altsasuko Nesken Futsal 12 Orduetan.

Zazpi talde lehiatu ziren Altsasuko Nesken Futsal 12 Orduetan. "Beroa, baina giro ona, joko maila ikusgarria, kiroltasuna... izan ziren" dio Altsasu K.E.-ak. Mendialdea izan zen txapelduna, Mimica Caipiriñari irabazita. Atezain onena, Aguraingoa; jokalari onena, Mendialdeko atezaina; eta ospatze onena, Sinfurena.