San Joan ospakizunen bigarren eguna ospatu zuten altsasuarrek atzo, garagarrilak 24. Goizean goizetik Foru plaza mahaiz betetzen hasi zen. Kuadrillek afarirako tokia horrela hartu zuten. Ospakizunerako doinuak 20:00etan abiarazi zituzten txistulariek, zortzikoarekin. Ondoren afaltzeko garaia iritsi zen. Afalburuan zeudela Haize Berriak banda jotzen hasi zen. Eta lortu zuen altsauarrek dantzatzea.