egitaraua

Urteroko bisita San Pedrora

Guaixe 2026ko ekainaren 26a

2025eko Altsasuko San Pedro eguna. ARTXIBOA

Ekainaren 29an, astelehena, San Pedro eguna ospatuko dute altsasuarrek, ermitaren inguruko hariztian. 

Ekainaren 29a egutegian gorriz markatutako eguna da Altsasun: San Pedroko erromeria. Altsasuarrak goizean abiatuko dira herritik San Pedrozelaira, eta bertan pasao dute eguna.

10:30etik aurrera San Pedrozelairako sarrera Urdiaindik eginen da bakarrik, salbuespen izanen dira mugikortasun mugatua dutenak. Errepide bazterretan aparkatzea egonen da, eta igerilekuetan aparkatzeko aukera izanen da. 

Bestetik, Altsasuko Udalak gaogoratu du San Pedrozelai ingurune natural bat dela, eta beraz, zaindu behar dela: paperontziak eta edukiontzekian landa osoan zehar izanen dira; birziklatzea errazteko hondakinak bereizteko deia egin du, baita ontzi berrerabilgarriak erabiltzeko ere. Suari dagokionez, eta azken orduko oharrik ezean, arduraz erabiltzea eskatu du udalak: kuadrillen artean partekatu eta surik ez egitea zuhaitz gazteen edo landaredi sentikorraren ondoan. Arduraz kontsumitzeko deia egin du ere.

2026ko San Pedro eguna 

Ekainak 29 astelehena

10:30 Udalbatza, Altsasuko Txistulariekin batera, San Pedroko zelaira abiatuko dira.

11:45 Auzatea eta zortzikoa.

14:30 Bazkariak.

17:00 Udalbatzaren agurra zelaian barrena.

Puruen banaketa.

20:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.

22:30 – 24:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, Foru plazan.