Larruntza dermioko bidea hobetzeko lanak emanen ditu Altsasuk

Guaixe 2026ko uztailaren 6a

Larruntzako bidea, ezkerretan, behean. ARTXIBOA

Lanen lehen faserako zehazki. 

Idertzegain kaletik Altzania ibairantz abiatzen den bidea, ondoren bitan trenbidearen azpitik pasatzen dena, bidea konponduko du udalak. Herria eta aldameneko Larruntza dermioa lotzen duena. Lanak 54.499,98 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Obra eskuratu nahi duen enpresak bere eskaintza garilaren 10eko 23:59rako aurkeztu beharko du. Kontratua eskuratzen duen enpresak lanak irailean hasi eta azaroaren 13rako despeditu beharko ditu. 

Egitekoen artean daude bide bazterreko landaretza kimatzea, ezpondak garbitzea eta egitea, zorua berdintzea, euri ura bideratzeko lanak eta zorua berdintzea.