Uztailaren 19an, Anje Duhalderen kontzertuarekin, hasiera emanen diote Altsasuko Udaleko Kultura zerbitzuak antolatu duen Udako kultura egitarauari. Kontzertua 19:00etan izanen da, eta udako kultura agendaren ekitaldi guztiak Foru plazan izanen dira. Uztailaren 24an, 19:30ean, Duo Ilyaren kontzertua izanen da, eta abuzutuaren 21ean, 19:30ean, Joxe Mendizabalen kontzertua. Abuztuaren 28an Buffalo River Band taldearen kontzertua antolatu du Altsasuko Udalak, eta abuztuaren 29an, 25 urteurrena betetzen duen Ezin Zailago Nafarroako Zirku Jaialdiaren edizio berri bat izanen da Altsasun; Fins el Cel Spinish Circo konpainiaren emanaldia izanen da. Irailaren 4an, Kultur progarmaren Hogei Berriro taldearen kontzertua izanen da, kultur agendari amaiera emanez, eta festaurreko programari hasiera emanez.