Uztailaren 3an eta 4an, ostirala eta larunbata, Sakanako Kontseilu Sozialistak Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta Sakanan oroimena borroka eraiki jardunaldiak antolatu ditu; ostiralean La Guerra Civil en altsasu: represión, memoria y resistencia antifascista Imanol Satrustegi eta Lisabe Velasco historialariaren hitzaldia izanen da, 18:00etan, Gure Etxean.
Larunbatean, uztailaren 4an, Altsasu eta Beasain arteko mendi martxa eginen dute, Gipuzkoara abiatu ziren 400 gazte altsasuarren omenez. Ibilbidea: Altsasu, Balankaleku, Atxurbide, Andrelorriaga,Olaberria eta Beasain; 20 kilometro eta 800 metroko desnibela. 07:00etan abiatuko dira, Lazara Echeverria harrobitik.