Osasuna futbol klubak Taxoaren, harrobian eta oinarrizko futbolean aldaketa handiak egin ditu. Angel Alcalde Taxoareko zuzendariak eta Patxi Puñal oinarrizko futboleko zuzendariak eman zituzten, berriki, aldaketa horien berri. Tartean jakin zen Gorka Pascua altsasuarrak ez duela nesken Osasuna B taldea gidatzen jarraituko.
Gorka Pascuak duela bi denboraldi hartu zuen nesken Osasuna B taldearen ardura, taldea 2 RFEF mailan zegoela. Tamalez, lehen urte horretan mailaz jaitsi zen talde gorritxoa, baina aurten hirugarren maila alde handiz irabazi zuen eta igoera fasean 2 RFEF mailara igotzea lortu du. Gorka Pascuak taldea mailaz igotzeko helburua beteta dagoela uste du, eta talde gorritxoan ez segitzea erabaki du.