Bargagain: 24 elkartasun pausuak ekimena antolatu dute Dantzaleku Sakanak eta ADANO minbizia duten haurrak laguntzeko elkarteak; hortaz, uztailaren 4tik 5era Bargagainera 24 aldiz igoko dira ekimenean parte hartuko dute 24 kolektibok.
Orduro kolektibo bakoitzak igoera bat eginen du: Dantzaleku Sakana, Altsasuko Herri Ihauteriak, Aizkorri Kirol, Iker Kirolak, Ramos Industrial, Etorkizuna Dantza Taldea, Queso Albeniz, Iñigo Aritza ikastola eta Kukuerreka elkartea, Pentsionisten taldea, Altsasuko Peñak, CBASK, Altsasuko rokodromoa eta Eguber gimnasioa, Aitzkibil, Altsasu Auzolanean Eraikiz, Triku Trail antolakuntza, Altsasuko Gaztetxea, Altsasuko Mendigoizaleak, Suhiltzaileak, Gautxori taberna eta Trail Korrikalari gazteak; 22:00etatik 00:00etara eta 01:00eatik 03:00etara igoera herrikoia izanen da ere. Hortaz, O dortsala 5 eurotan lor daitezke Dantzaleku Sakanaren webgunean; ekitaldiaren egunean elkartasun zapia jasoko dute dortsala hartzen dutenek. Ekimena bitartean hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Bargagain: 24 elkartasun pausuak
Uztailak 4 larunbata
11:30 - 12:00 Hasiera ekitaldia eta omenaldia.
12:00 Lehenengo igoeraren hasiera, Foru plazan.
Sakanako dantza taldeen emanaldiak, Foru plazan.
12:00 - 15:00 Bermuta, Lagun Onak elkartean.
18:00 Jauziak, Foru plazan.
18:00 - 00:0 DJak, Irubide jatetxean.
19:00 - 20:00 Zunba erakustaldia eta poteoa, Lagun Onak elkartean.
19:30 Txaranga Txorongo, Foru plazan.
Uztailak 5 igandea
12:00 Azkeneko igoerari harrera Fandabila fanafarrearekin, Irubide jatetxetik Foru plazara.
12:15 Itxiera ekitaldia, Foru plazan.