Goierriko eta Sakanako Kontseilu Sozialistek gerra zibilaren 90. urteurrena oroitzeko Eten ez den haria, Gerra Zibila Goierri eta Sakanan. Oroimena borrokan eraiki leloa duen egitaraua prestatu dute. Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dutenez, "1936ko uztailean 400 bat gazte altsasuar, faxismoaren errepresiotik ihesi, Goierri aldera joan ziren, hango langile erresistentzia elikatzeko asmoz". Gaineratu dutenez, "haietako ehun inguru frontean, erretagoardian, kartzelan eta abarretan erail zituzten hurrengo urteetan. Aurten, 90 urte beranduago, gazte haien borondate iraultzailea eta antifaxista aitortu nahi dugu".
Gerra Zibila eta historia memoria oinari hartuta egitaraua prestatu dute. Hasteko Imanol Satrustegi eta Lisabe Velasco historiagileek hitzaldia emane dute. Altsasun Gerra Zibilia nola bizi izan zen, errepresioa eta erresistentzia antifaxista aztertuko dituzte, besteak beste. Hitzaldia, Gure Etxea eraikinean izanen da uztailaren 3an, ostirala, 18:00etan.
Bigarren eguna
Antolatzaileek "oroimen ariketa indartsu bat" eginen dute uztailaren 4an, larunbata: Altsasu eta Beasain lotuko dituen mendi martxa. Haren bidez "duela 90 urte hainbat gazte altsasuarrek faxisten errepresiotik ihesi egindako ibilbide berbera" errepikatuko dute. Ibiltariak Altsasuko Lazaro Etxeberria harrobitik 07:00etan abiatuko dira. Balankaleku, Atxurbidem Andrelorriaga eta Olaberriatik pasa ondoren iritsiko dira Beasainera. 20 km-ko ibilbidea izanen da, 800 metroko desnibela duena.
Behin Beasainera iritsita, Jon Kortazar, Zohartze Osa eta Etxaun Galparsorok hitzaldia emanen dute. Gerra Zibilak Gipuzkoan eta Goierrin izan zuen erantzuna, emakumeek Gerra Zibilean izan zuten parte hartzea eta II. Mundu Gerran faxismoaren kontra borrokatu zuten euskaldunen esperientzien berri emanen dute. Beasaingo udaletxeko aretoan izanen da, 17:00etan. Ondoren, 19:00etan, Erauskin plazan musika, bertsoak eta Gerra Zibileko eta frankismoko bizipenak biltzen dituen musika emanaldia izanen da.