1936ko estatu kolpearen 90. urteurrena dela eta, Goierriko eta Sakanako Kontseilu Sozialistak elkarrekin egitaraua prestatu zuten ostiralerako eta larunbaterako, garilaren 3 eta 4rako. Aurreneko egunean Altsasun La Guerra Civil en Altsasu: represión, memoria y resistencia antifascista hitzaldia eman zuten Imanol Satrustegi eta Lisabe Velasko historialariak. Larunbatean, berriz, mendi martxa egin zuten Altsasu eta Beasain artean. Hala estatu kolpearen ondoren ihes egindako makina bat gazte altsasuar oroitu nahi izan zituzten.
Mendi martxaren ondoren, Beasainen, Faxismoaren aurkako borroka-esperientziak, gerra zibila eta euskal partisanoak II.mundu gerran hitzaldia eman zuten Jon Kortazarrek, Zoihartze Osak eta Etxaun Galparsorok. Egitaraua despeditzeko Musika kantuz harituz emanaldia izan zen.