1000 GUAIXE

"Sentsazioa daukat geroz eta indar gehiago duela"

Erkuden Ruiz Barroso 2026ko uztailaren 13a

Aitziber Fernandez altsasuarra.

Aitziber Fernandez, lehenengo zenbakian jaiotza 

1. Zer datorkizu argazkia ikusita?
Pentsatu dudan lehenengo gauza izan da nire kintako lau jarraian garela, eta oso polita dela Guaixen ikustea. Burura etortzen zait ideia ona zela Sakanako jaiotzak jakiteko. Esamesa hutsa da, hori bai. 

2. Guaixen atera zinela bazenekien. Zerbait esan zizuten? Noizbait zerbait esan dizute?
Ez, ideiarik ez; ez dakit nire gurasoek ere jakingo duten hor atera nintzenik. Jaiotzak jasotzeko deitu behar zuten? Ez nuen funtzionamendua ezagutzen, egia esan (erredakzioko kideek udaletara deitzen zuten).

3. Zer suposatu du Guaixek zuretzat.
Sakanako gauzak ezagutzeko eta, batez ere, orain uda datorrela, festak eta Sakanan egiten diren gauzak ezagutzeko. Bestela, Sakana oso luzea da eta, alde batetik bestera egiten diren gauza guztietaz seguruenik ez ginen enteratuko. Orduan, etxekoa bezala iruditzen zait. 

4. Ondoren noizbait gehiago Guaixen atera zara? Zergatik?
Ez naiz akordatzen. Seguruenik dantzako zerbaitetan atera naiz, bai; ez dakit. Agian urtebetetzeren batean ere; gogoratzen naiz lagunen urtebetetzetan Guaixeko bulegora etortzen ginela argazkiekin zorion agurra jartzera. Argazkia entregatzera espreski etortzen ginen. 

5. Nola ikusten duzu Guaixe etorkizunean?
Sentsazioa daukat geroz eta indar gehiago duela. Ez dakit nire sentsazioa den, baina, bai, geroz eta indar gehiago duela eta agian herrian zabalduago bezala dagoela. Eta beharrezkoa dela ere. Hemen egiten diren gauzak ezagutarazteko; bestela, hor gelditzen dira.