Venezuelako lurrikararen ondorioz komunetan bizi diren herritarrek telefono mugikorren beharra dute. Alde batetik, familia eta lagunekin komunikatzeko behar dituzte mugikorrak eta, bestetik, bestelako beharrak asetzeko premiazkoak zaizkie gailu horiek. Hori dela eta, Altsasuko Haritza tabernan Venezuelara bidaltzeko funtzionatzen duten mugikorrak jasotzen ari dira. Hilaren 20an Venezuelara eramanen dituzte.