Trenak harrapatuta hilda

Guaixe 2026ko uztailaren 13a

Aguraingo tren geltokia. UDALA

Aguraingo tren geltokian 47 urteko Altsasuko bizilaguna harrapatu zuen trenak.

Aguraingo tren geltokian trenak 47 urteko Altsasuko bizilagun bat harrapatu eta hil zuen uztailaren 12an, 19:00ak aldera izandako ezbeharrean. Ertzaintzak inguruko ikerketa egin zuen, eta esku artean duen hipotesia da hildakoak etxera bueltatzeko trena hartu nahi zuela eta trenbidea gurutzatu zuela tren geltokian bertan, baina horretarako aukera ematen ez zuen toki batetik; Agurainen geldialdia ez zuen konboi batek harrapatu zuen altsasuarra. 

Gertakariaren ondorioz, Renfek aldi batez trenbideen zirkulazioa eten zuen, eta, ohi bezala, inplikatutako trena ere bertan geldiarazi zuten ertzainek, gertakaria ikertzeko.