'Sustraiak' edo 'Tradición'

Guaixe 2026ko uztailaren 13a

2026ko Altsasuko festetako kartel lehiaketaren finalistak. ALTSASUKO UDALA

Altsasuko Festetako kartel lehiaketako finalistak jakinarazi ditu udalak; uztailaren 17ra arte gustukoena bozkatzeko aukera izanen dute altsasuarrek. 

Bi kartel izan dira 2026ko Altsasuko festetako kartel lehiaketaren finalistak: Sustraiak eta Tradición, eta orain herritarrei dagokie festak iragarriko duen irudia aukeratzea. Uztailaren 13tik 17ra 16 urtetik gorako altsasuarrek bozka emateko aukera izanen dute, Altsasuko Udaleko webgunean.