Astekaria

Sakanan triatleta bikainak ditugu

Maider Betelu Ganboa 2026ko uztailaren 27a

Igeriketa tartearekin hasi ziren proba guztiak. Ura ona zegoela zioten triatletek.

Dantzalekuko igerilekuetan eta eguraldia lagun jokatu zen Sakanako Mankomunitateak antolatutako Sakanako Triatloia, Nafarroako Kirol Jokoetarako baliagarria zena. Sakandarrek ilusio handiz hartu zuten parte

Sakanako Mankomunitateak uztailaren 18an Altsasuko Dantzaleku igerilekuetan antolatutako NKJetako XXIV. Sakanako Triatloian giro sanoa eta ezin hobea izan zen. Guztira 74 triatletek emana zuten izena, eta horietatik 32 sakandarrak ziren, gehienak Sakanako Triatloi Campusean aritu zirenak. Campuseko monitoreekin azken beroketak egin, eta gustura aritu ziren.

Igeriketa proben ondoren, txirrindularitza tartea igerilekuen atzealdeko parajeetan egin zen, eta korrikakoa Dantzalekuko pistetan. Triatleten senitarteko eta lagunek dibertimendu ederra izan zuten eremu batetik bestera igarotzen, triatletak animatzea ezinbestekoa baitzen. Juniorrek, kadeteek, haurrek, kimuek eta benjaminek, guztiek dena eman zuten eta ederki pasatzeaz gain, emaitza ederrak lortu zituzten. Sakana taldeko triatleta laranjak oso aurrean ikusi genituen. Bukaeran, saririk onena: Dantzalekuko tabernakoek prestatutako hamaiketako ederra. 

Sakandarrak NJKetako Sakana Triatloian

Benjaminak
Neskak
1. Katixa Lopetegi 12:37
2. Intza Gartziandia 13:26
3. Malen Razkin 13:30
4. Laia Lizarraga 14:52
5. Joane Razkin 14:52

Mutilak
1. Joar Salas 10:30
3. Adur Razkin 12:07
4. Aratz Lizarraga 12:19
5. Jurdan Igoa 12:51
6. Hodei Zelaia 14:02

Kimuak
Neskak
1. Sumia Martinez 22:53
2. Laida Razkin 23:23

Mutilak
1. Ireber Salas 18:49
6. Aratz Gartziandia 22:10
7. Pello Azpiroz 22:26
8. Euken Garziandia 22:29
12. Gari Arregi 25:13

Infantilak
Neskak
1. Saioa Martinez 26:23

Mutilak
1. Unai Señas 23:05
3. Lier Lopez de Goikoetxea 24:50
5. Hodei Igoa 26:29
6. Unai Gomez 27:12

Kadeteak
Neskak
1. Aitana Resano 28:39

Mutilak
1. Amets Dean 24:44

Jubenilak
Neskak
1. Marta Gamen 26:45

Mutilak
1. Mikel Senas 23:00
4. Aratz Mendoza 29:05

Erlazionatuak