Astekaria

Mikel Mazkiaran, Borjako igoeraren gorenean

Guaixe 2026ko uztailaren 23a

Mikel Mazkiaran, Borja igotzeko prest.

Pilotu altsasuarra turismoen mailan onena izan zen Zaragozako proban.

Uztailaren 12an Borjako Hiria Igoera jokatu zen Zaragozan, bero itogarria zela. 40 pilotu zeuden izena emanda, Sakana Motorsporteko Mikel Mazkiaran (Seat JTR S600) altsasuarra tartean. Carlos Archilesek (Norma M20F) irabazi zuen igoera. Mazkiaran ederki aritu zen: turismoetan lehena izan zen, lehen klasean lehena eta scratch-sailkapen orokorrean laugarrena.