AHTko ibilbidea zehazteko zundaketa egiten ari dira Sakanan

Guaixe 2026ko uztailaren 29a

Iñigo Aritza ikastola. ARGIÑE BERASTEGI

Iñigo Aritza ikastolaren parean ari dira.

Iñigo Aritza ikastolara zihoan guraso batek sorpresa hartu zuen uztailaren 28ko arratsaldean, ikastolara heldu eta eraikina mugatzen duen itxituraren alboan makineria ikusi, eta langile batzuk lanak edo zundaketak egiten ari zirela konturatu zenean. Langileekin batera Guardia Zibilak zeuden, eta gurasoa identifikatu zuten. Hark galdeginda, AHTko ibilbidea zehazteko zundaketak egiten ari zirela adierazi zioten gurasoari. 

Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin non lotu erabakitzeko zundaketak eginen zituela jakinarazi zuen Espainiako Gobernuak, eta horretan dabiltza. Stop Zundaketak, AHTrik ez ekimeneko kideek aspaldi daramatzate zundaketak salatzen.