80 pertsona inguru bildu ziren uztailaren 29an AHTaren zundaketen hasiera salatzeko deitutako elkarretaratzean, eta uztailaren 30ean, osteguna, 20:00etan, Altsasuko Foru plazan, batzar informatiboa eta elkarreatzea eginen dutela jakinarazi dute.
Elkarretaratzearen aurretik egindako batzar informatiboan zundaketen garapenaren berri ematen zuten, eta utzailaren 27an, astelehenean, Iñigo Aritza ikatolatik gertu "segurtasun neurri zorrotzen artean, lanak etengabe egiten" ari zirela jakinarazi zuten, "baita gauez ere". Zundaketei galdezka joandako pertsonak identifikatu zituzten "gauez eta egunez lanak zaintzen dituzten guardia zibilek".
Bilkura
Batzar informatiboaren ondoren bildutako pertsonak Altsasuko udaletxearen parera joan ziren eta AHTaren aurkako oihuak egin zituzten; ondoren, bildutako gehienak "zundaketarantz abiatu ziren bat-bateko manifestazioan", eta Iñigo Aritza ikastolara iristean Guardia Zibilaren hamar patruilak eta Foruzaingoaren bik osatutako polizia talde handi batek geldiarazi zituzten, antolatzaileek azaldu dutenez. "AHTaren aurkako oihuak egien 15 minutu egon ondoren, tentsio unean izan dira, parte hartzaileetako bat taldetik atera eta identifikatzera behart dutenean". Guardia zibilak parte hartzaileak grabatu dituela esan dute ere.
STOP Zundaketak - AHTrik ez ekimenak "gogor salatu" du Sakanako, Goierriko eta Itzako herritar gehinen borondatearen aurka indarrez inpostutako zundaketa kanpaina, eta ekimen honek inposizio hori salatzeko eeta datozen egunetan egiten diren deialdiekin bat egiteko deia egin du.
Ver esta publicación en Instagram