Udalak bi lan eman ditu

Guaixe

Foru plaza eta Alde Zaharraren ikuspegia kanpaidorretik. ARTXIBOA

Argiteria publikoa eta dermioko bide bat hobetuko ditu. 

Alde batetik, Altsasuko Alde Zaharreko argiteria publikoa hobetzeko beste hogei argi jarriko ditu udalak. Lan horiek Telman enpresak eginen ditu 24.193 euroren truke. Bestetik, Idertzegain kaletik Altzania ibairantz abiatzen den bidea, Larruntza dermiora daramana, berrituko du Altsasuko Udalak. Lanen lehen fasea Naturex Obras y Energía, SM eginen du aurten. Horien truke 53.950 euro (BEZik gabe) jasoko ditu. 

Bestalde, Altsasuko Udalak herriko kaleetan hobekuntza lanak egin nahi ditu. Horretara 181.045 euro (BEZik gabe) bideratuko ditu.