Zelandi eskolan berrikuntza lanak

Guaixe

Zelandi eskola publikoa. ARTXIBOA

Estalpean eta musika gelan egin dira. 

Udako oporrak baliatuta, Altsasuko Udalak Zelandi eskola publikoak bi berrikuntza lan egin ditu. Alde batetik, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen portxeko teilatua berritu du. Lanak Almacenes Lastadik egin ditu 22.264 euroren truke. Bestetik, musika eskola isolatu du udalak. Lan hori Reformas Portuk egin du 11.253 euroren truke. 

Udal eraikina 1977koa da, eta XXI. mende hasieran handitu bazen ere, urtero berrikuntza lanak behar ditu. Horiek ikastetxearen 400 ikasleak eroso egoteko balio dute. 

Azken urtetan egindako lanak

2016 Beheko solairuko komunak berritzea.
2017 Lehen solairuko igogailuak berritzea.
2018 Ateak segurtasun-araudira egokitzea.
          LED sistema instalatzea barruko argiterian.
2019 Beheko solairua margotzea. 
2020 Zentroaren teilatua partzialki berritzea.
2021 Lehen solairua margotzea. 
          Ikastetxeko patioa berritzea.
2022 Instalazio elektrikoa berritzeko lehen fasea.
2023 Instalazio elektrikoa berritzeko bigarren fasea.
2024 Instalazio elektrikoa berritzeko hirugarren fasea.
2025 Esparrura sartzeko ate berria.
 Lehen Hezkuntzako patioko parke pedagogiko berria.