Duela 25 urte...

Extremadurari buruzko jardunaldia

Guaixe

Lastaileko aurreneko astean erakusketa bat ikusgai izan zen 

Altsasuarren talde batek udalaren laguntzaz, Extremadurari buruzko jardunaldiak antolatu zituen. Extremadurako herriaren eta kulturak Altsasun 50 urteko presentzia zuela omendu eta ospatu nahi izan zuten horrela. Gure Etxea eraikinean argazki, artisau produktuen eta Caceresko Jacinto Melchor margolariaren erakusketak izan ziren. Jakien feria arrakastatsua izan zen. Santiago Borrega antolatzaileak Extremadurako etxe erregionala sortzeko ideia zutela jakinarazi zuen.