2001-10-16

Mikologia jardunaldiak

Guaixe

Lastailean zehar hitzaldi zikloa eta erakusketa izan ziren 

Altsasuko mikologia elkarteak ohikoa zuen urtero ferietan mikologia erakusketa ikusgarria antolatzea. Horretaz aparte, hiru hitzaldi antolatu zituzten: Italiako mikologia elkarteez, toxikazioez eta diapositiba emanaldia. Txema Ausin elkarteko kideak aholkatu zuenez, zizei ostikoa eman beharrean jakin-mina asetzeko poliki altxa, ikusi eta gero bere tokian utzi. Mikologia elkartea 1993an sortu zen eta 60 bazkide zituen.