Txistularioak kioskotik erraldoiei soinu banda jarriz.
2026ko ira. 10a, 12:19
Erraldoiak hasi dira dantzan.
2026ko ira. 10a, 12:14
Uxue Barkos Geroa Baiko kide.
2026ko ira. 10a, 12:09
Peñek egunero egingo dute jeitsiera Zumalakarregi plazatik hasita eta Enrike Zelaiaren etxean geldialdia eginez.
2026ko ira. 10a, 12:06
Piztu dira Altsasuko festak!
2026ko ira. 10a, 12:03
Osasun Publikoaren Aldeko plataformako eta Komunitatea Ehuntzen egitasmoko kideak balkoian: Altsasu herri konprometitua da. Jaiak guztionak dira, gora Altsasuko jaiak!
2026ko ira. 10a, 11:59
Etxajua piztuko duten protagonistak. Osasun Publikoaren Aldeko plataformako eta Komunitatea Ehuntzen egitasmoko kideak.
2026ko ira. 10a, 11:58
Minutu pare bat geratzen dira etxajua pizteko.
2026ko ira. 10a, 11:57
Haize Berriak bandako kideak txupinazoaren zain.
2026ko ira. 10a, 11:55
Trasteando taldekoak Gure Etxea eraikinaren barruan dira, 20 urte bete dituzte.
2026ko ira. 10a, 11:52
Foru plaza betetzen ari da minutu gutxi batzuetan izanen den txupinazorako.
2026ko Altsasuko festetako kartel lehiaketaren irabazleak Iñaki Fernandez Iturmendi (helduen mailan, "Tradición" lanarekin) eta Libe Ekiza Elizondo (haurren modalitatean) izan dira.
2026ko ira. 10a, 11:06
Peñak hamaiketakoarekin hasi dira.
2026ko ira. 10a, 11:04
Ongi etorri 2025eko kinta!
2026ko ira. 10a, 10:53
2025an jaiotako haur gehiagori zapia jarri diote.
2026ko ira. 10a, 10:50
Lehenengo haurrak zapiarekin jantzita.
2026ko ira. 10a, 10:37
2025ko kintaren ongi etorri ekitaldia hasi da.
2026ko ira. 10a, 10:31
Peñen pankartak txupinazo orduaren esperoan.
2026ko ira. 10a, 10:29
Hasi dira lehenengo haurrak gerturatzen. 10:30etik aurrera 2025an jaiotako haurrei zapia jarriko zaie. Ondoren, kintaren lehenengo argazkia eginen zaie.