Altsasu Kirol Elkarteak antolatuta, irailaren 5ean Hiru Lurralde Txapelketa jokatu zen Dantzalekun. Altsasu erregional preferenteak, Beasainek eta Agurain taldeek hartu zuten parte. Hiru taldeek elkarren kontra jokatu zuten eta futbol ederraz gozatzeko aukera izan zen Dantzalekun. Azkenean, Beasain izan zen txapelduna, Altsasuren eta Agurainen aurretik.
Argazkiak: ALTSASU KIROL ELKARTEA

