Alzheimerraren nazioarteko eguna dela eta, V. Alzheimerrarekiko Herri Martxa antolatu du Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoak Altsasun irailaren 20an larunbata;. Oinezko ibilaldia 10:00etan abiatuko da klinikako atetik. Martxaren hasiera klinikako erabiltzaile eta pazienteen kolektiboak egingo du, baita ekimenean parte hartu nahi duten 65 urtetik gorako pertsonek ere. Haiek eginen dituzte ibilbideko lehen metroak egiteaz, martxari hasiera emanez.
Parte hartzaileek 4 eta 8 km-ko ibilbideak dituzte aukeran. Izena emateagatik 10 euro ordaindu behar dira eta, trukean, kamiseta eta dortsala jasoko ditu parte hartzaileak. 16 urtetik beherakoendako izen ematea doakoa da, baina ez du kamiseta barne hartuko. Nahi izanez gero, kamiseta erosi ahal izango da ekarpena egiteko, 10 euroko prezioan. 0 DORTSALAren bidez parte hartzeko aukera ere badago. Izen ematea josefinaarregui.com webgunean edo klinikaren egoitzetan eman daiteke irailaren 19ra arte. Martxaren egunean, klinikan bertan, 09:00etatik aurrera aukera izanen da ere. Bitartean estalpean hainbat jarduera izanen dira 10:30etik aurrera.