Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako Emakumeendako Atletismo Eskola irailaren 18an hasiko da martxan, Altsasuko Dantzalekun. Ostiraletan izango da, maiatzaren 21era arte, eta bi talde antolatu dituzte: 17:00etan hobekuntza taldekoen txanda izango da, eta 18:00etan hastapenen taldekoena. Euskaraz izango da. Izena ematea zabalik dago Mank-en (683 343 854, kirolak@sakana-mank.eus).