"Pixkanaka" jende gehiagorekin hitz egiten du.
1. Noiztik zara euskara ikaslea?
Duela bi urte hasi nintzen. Aurretik ikasi nuen, duela 20 bat urte baino gehiago, gero lan baldintzak aldatu ziren, txandaka aritzen nintzen, eta gurasoak gaixo zeuden, eta utzi nuen. Orain jubilatuta nago, eta itzuli naiz.
2. Zergatik euskara ikasi?
Hemen bizitzeko euskara jakin behar duzu. Beharrezkoa da. Non gaude? Bada beharrezkoa dut. Barruan dudan zerbait da.
3. Zer moduz ikasketak?
Euskaltegian primeran. Egun osoan zehar farrak, jokoak... Didaktika harrigarria da. Jendearekin ere oso gustura. Gainera, euskara ikasten dut. Ondo pasatu eta motxila euskaraz beteta etxera! Ikasteko modu honetan arrazago da. Gustura gaude.
4. Nolakoak dira klaseak?
Nire klasean berritsuak gara eta orduan beti mundua konpontzen aritzen gara, eta farrez. Irakaslea serio jartzen da eta hau eta hau egiteko esaten digu. Baina oso ondo. Denbora oso azkar pasatzen da; bat-batean klasea bukatzen da. Beti euskaraz. Euskaltegiko beste taldeekin harremana ere primerakoa da. Euskaltegiko giroa berezia da; familia bat bezala.
5. Batzuk euskara ez ikasteko aitzakia bezala esaten dute zaila dela. Zer diozu?
Ez, ez da zaila. Gauza berri bat egiteko bakarrik gogoa behar da. Orduan, beste gauzak iristen dira horrela, sortzen dira.
6. Ahal duzunean euskaraz egiten duzu?
Alabekin pixkanaka ari naiz, baina kostatu zaigu. Gaztelaniaz egiteko ohitura handia dugu. Orduan, esaten dugu: euskara egingo dugu! Herrian ere ahal dudanean hitz egiten dut; adibidez, dantza taldean euskaraz egiten dutela entzun, eta hemen euskaraz! Eta euskaraz egiten dut.
7. Lotsarik gabe.
Zertarako balio du lotsak?
8. Izen eman duzu aurten ere?
Bai. Aurretik aurre matrikula egin nuen eta listo. Bestela, euskaltegira etorria.
9. Euskara ikasteko dirulaguntzak daude. Eskatu dituzu?
Bai, aukera sortzen denean orriak beteko ditugu eta eskatuko dugu.
10. Zer eman dizu euskarak?
Bularra puztuta sentitzen dut. Euskaraz hitz egiten oso gustura nago. Harrotasuna.
11 Zer esango zenioke zalantzan dagoen pertsona bati?
Nire koadrilako bat harrapatu nuen eta dagoeneko izena eman du eta euskaltegian hasi behar da. Pixkanaka-pixkanaka ea koadrilako guztiak euskaraz hitz egiten duten. Idealena da urte batzuetan denak euskaraz egitea. Hori izan behar da etorkizuna. Gu berandu hasi gara, baina etorkizuna izan behar da.