Ur horniduragatik ordaintzeko txanda

Guaixe

Zumalakarregi plazako iturria. ARTXIBOA

Urteko bigarren lauhilekoari dagokiona hain zuzen ere. 

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, ur hornidura zerbitzuaren tasak borondatez ordaintzeko epa lastailaren 24an bukatuko dela. Aurtengo bigarren lauhilekoari dagokion ordainagiria da pagatu beharrekoa. Udal ordainagiriak helbideratuta dituztenei lastailaren 7an kargatuko diete zenbatekoa kontu korrontean. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatezko epea pasata ordainketa egin ez duenari Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dizkio eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.