Alzheimerra ikusarazteko martxa

Guaixe

Josefina Arregi klinikak antolatuta, V. Alzheimerrarekiko Herri Martxa egin zuten, Altsasun. Martxan 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, inoiz baino gehiago. Iortia kultur gune pareko zabalguneak Felipe Lezea plaza izena hartu zuen. 

Alzheimerrarekiko Herri Martxaren bosgarren edizioa antolatu zuen Josefina Arregik irailaren 20an, Altsasun. 500 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten, inoiz baino gehiago, eta prestatutako 400 kamiseta urdinak agortu eta berder kolorekoak eman behar izan ztizuten. Azken orduko izen emategatik martxa pixka bat beranduago abiatu zen. Klinikako ordezkariak harrerarekin eskertuta agertu ziren. 

Martxako parte hartzaileak klinika eta Foru plaza arteko zatia Txorongo txarangaren laguntzaz egin zuten. Handik basorantz abiatu ziren eta bi ibilbide izan zituzten aukera, laburra (4 km) eta luzea (8 km). Parte hartzaileak ibilbidea osatzen zuten bitartean, Iortia zabalgunean haurrendako puzgarriak zeuden. Gainera, betaurreko eta jantzi berezi batzuen bidez zahartzeak dakartzan mugak zein diren jakiteko aukera izan zuten hala nahi izan zuten guztiek. Klinikako langileek adinekoen autonomia hobetzeko ariketa fisikoa egiteko saioa eskaini zuen. Etxarri Aranazko erraldoi konpartsa, Arbizuko dantza taldea eta eta Etorkizuna dantza taldea ere aritu ziren. 

Izendapena 
Irailaren 20aren 12:00ak geroztik Iortia kultur gunearen aurreko zabalagunea Felipe Lezea plaza izena du. Kultur guneko fatxadan dagoen plaka agerian uzteaz klinikako fundazioko presidente Joseba Arregi Pabollet arduratu zen. Martxako parte hartzaileez aparte, udal ordezkaritza zabala ere lekuko izan zen. Ekimen horren bitartez, Altsasuko Udalak Leceak herriari egindako ekarpena aitortu nahi izan du. Izan ere, Leceak bere ondarean herrian Alzehimer gaitza eta ebste dementzia batzuk zituztenak tratatzeko klinika egiteko erabili baitzuen.