Lau urtean behin egiten da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, eta 2026 txapelketa urtea da. Irailaren 19an hasi zen, Hazparnen, eta abenduaren 20an amaituko da, Iruñean, eta lehen faseko saio bat Altsasun jokatuko da. Hain zuzen, irailaren 26an, larunbata, 17:00etan, Burunda pilotalekuan izanen da. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.
2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak bi fase izanen ditu; lehen fasean saio izanen dira, eta bigarren fasean, finalaurrekoak, bi itzuli eginen dira, zazpi saioekin. Guztira 50 bertsolarik parte hartuko dute, tartean Eneko Lazkoz; etxarriarrak urriaren 3an, Donapaleun, izanen du lehenengo saioa.
Bigarren saioa
Lehen fasearen lehen saioa eta, beraz, txapelketaren hasiera Hazparnen izan zen irailaren 19an, eta Miren Artetxe nagusitu zen. Bigarren saioa Altsasun izanen da, iraialren 26an, larunbata, 17:00etan, Burunda frontoian. Sei bertsolari ariko dira: Eneko Araiztegi Agirre, Eñaut Martikorena Lizaso, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Mantzizidor Larrañaga Mantxi, Oier Etxeberria Zubimendi eta Txaber Altube Sarrionandia. Maialen Belarra Eneterreaga izanen da aurkezlea.
Lehenengo fasearen hurrengo saioak ilailaren 27an, Lekeition; urriaren 3an, Donapaleun; urriaren 4an, Tolosan; urriaren 10ean, Gotaine-Irabarnen, eta urriaren 11n, Agurainen izanen dira.