Nafarroako Gobernuak publikoki eta notario baten aurrean esleitu ditu Altsasuko alokairu sozial eta eskuragarriko 21 etxebizitza babestuak. Begoña Alfaro Garcia hirugarren Lehendakariordeak eta Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako kontseilariak esan zuenez, "jokoaren arauak aldatu dira. Alokairuko etxebizitza babestuak orain arte esleitu diren modua aldatu dugu, orain arte baremoz esleitzen baitziren. Aldaketa eginda, jende gehiagorengana iristen gara", argitu zuen Alfarok zozketa egin aurretik.