Futbola

Altsasu neskak, lanera

Guaixe

Aurten ezin izan da nesken hirugarren mailako taldea atera. Nesken talde helduena jubenil-kadeteena izango da. Asteburuan hasiko dira lehian. ARTXIBOA

Aurten nesken jubenil-kadete mailan lehiatuko da Altsasu, hirugarren mailako taldea ez baita atera.

Joan zen denboraldian emakumezkoen hirugarren mailan lehiatu zen Altsasu eta kategoriari eutsi zion, baina aurten ez da maila horretako taldea atera eta emakumezkoen jubenil-kadete kategorian ariko da nesken Altsasu daldea, hirugarren multzoan.

Hain zuzen ere asteburuan hasiko da 2026/2027ko emakumeen jubenil-kadete mailako hirugarren multzoko liga. Altsasuk Gazte Berriak Antsoain taldea hartuko du irailaren 26an, larunbata, Dantzalekun (16:15).