Nesken jubenil-kadete mailako liga asteburuan hasi zen. Altsasuk Antsoaingo Gazte Berriak taldea hartu zuen eta gorritxoak ikusgarri aritu ziren. 19. minuturako Yaritza Platak Gazte Berriaken atea zulatu zuen, eta atsedenaldia baino lehen Goiatz Aldasorok eta Eider Gastesik beste bi gol sartu zituzten (3-0). Bigarren zatian Altsasuren nagusitasunak bere horretan jarraitu zuen. Enara Ozoriak, Eider Gastesik eta Goiatz Aldasorok sartutako beste hiru golei esker 6-0 gailendu zen Altsasu eta nesken jubenil-kadete mailako 3. multzoko liderra da.
Bigarren jardunaldian Altsasuk Huarte izango du aurkari urriaren 3an Areta zelaian (18:30).