Atletismoa

Altsasuko Ferietan, Onddo Lasterketa

Guaixe

Onddo lasterketa guztiz herrikoia da eta atletismoa sustatzea du helburu. ARTXIBOA

Urriaren 17an, larunbata, izanen da Dantzaleku Sakana klubak antolatutako lasterketa.

Dantzaleku Sakana klubak antolatuta, urriaren 17an, larunbata, XVII. Onddo lasterketa jokatuko da Altsasun, ferietan. Lasterketa herrikoia da, herriko parajeetan barna jokatzen dena, hain zuzen ere onddoak jaiotzen diren tokietan. 7 kilometro ditu, eta 80 metroko desnibel positiboa. Onddo Lasterketarekin batera oinezko martxa izango da, eta biak ordu berean abiatuko dira, 10:30ean. Izena ematea zabalik dago RockTheSport webgunean (10 euro, Dantzaleku Sakana klubeko bazkideek 8 euro). 

Egun berean, 12:00etan, kategoria txikikoen Eskola Arteko Krosa jokatuko da. Kasu honetan izena eman behar da, baina dohainik da.