Saskibaloia

CBASK, bueltan

Guaixe

Iaz CBASK mutilek eta CBASK neskek Lauko Finala irabazi zuten. Mutilek mailaz ez igotzea eta bigarren mailan segitzea erabaki dute, eta, tamalez, aurten nesken taldea ez da sortu. CBASK

Asteburuan hasiko da mutilen bigarren mailako liga. Neskek ezin izan dute taldea atera.

Joan zen denboraldian Altsasuko CBASK saskibaloi klubean historia egin zuten: mutilen bigarren mailako Lauko Finala eta nesken lehen maila autonomikoko Lauko Finala irabazi zuten CBASK-eko bi talde nagusiek. 

Igotzeko aukera mahai gainean egon zen, baina ekonomikoki salto handia da, CBASK bezalako klub batendako oso handia. Hortaz, hankak lurrean izanda mutilen bigarren mailan segitzea erabaki du CBASK-ek. Iosu Mendiolak zuzentzen duen taldeak urriaren 3an ekingo dio ligari, Navarro Villosladaren kontra, Ermitagaña kiroldegian (16;00). 

Tamalez, eta pena handiz, CBASK-ek ezin izan du nesken lehen maila autonomikoko taldea atera.